XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) hauk ere ez ote ziren demokristaua?

Denak familia berekoak.

Ez zitzaizkien gaurko ekologistak baino lanjerosago iduritzen.

Aberri Egunaren ondorioetarik bat izanen zen militantek gaitzeko esperantza izan zutela.

Ordu artinoko talde ttipitik landa hoinbeste jende!

Milaz goiti!

Politika gizonak barne!

Bestalde Euskaldunak ez ziren bakarrik.

Hor ziren ere arazo berekin Betroin, Katalandar, Okzitano, Flamandiar, Kebekiar!

Bazen zerbaiten egiteko manera.

Eta lanari lotu ziren sekulan baino gehiago.

Polizia Españolaren gertakariak erakutsi digu, bazirela beldurtzen hasiak.

Beldurra ez zen bakarrik Madrilen bainan ere Parisen.

Aberri Egunetik eta denbora laburrik barne gaitzeko eskandala izan zen Baionan.

Hona nola kondatzen duen HERRIA astekariak: Nivadour ondoan den gerlari hilen orhoit harria zikindu dute gaixtagin batzuek, maiatzaren 15tik 16rateko gauan.

Aux Bayonnais morts pour la Patrie izkiriatua baita urhezko hitzez, azken hitzak tindu beltzez estali dituzte, larri larria irakurtzeko gisan: Aux Bayonnais morts pour des prunes eta beherago Gora Eskuadi (sic), FLB sinadura ondoan.

Itxura guzien arabera, Eskualdun abertzaleen zikintzeko pentsatua dute politikero ahalge gabe batzuek jukutria hori, erakustera emaiteko Eskual Herria maite dutenek ez dutela hilen erresperturik ere 1. Herria. 1963.V.23,.

Gerlan hilek alferretan emana zutela beren bizia!

Sakrileioa zen horrelakoa erratea, are gehiago toki honetan idaztea!

Zonbait egun berantago Donibane Lohizunen Jose Antonio Aguirre-ren hilhobi gainean eman zuten Viva España, lehenari erantzuna izan balitz bezela 2. Des voyous et des hommes. Enbata, 26. 1963.VI. 5 or.

Nor izan zitekeen hobenduna?

Nork idatzi zezakeen Gora Euskadi ez bazen ENBATA-koek?